ABUZTUAK 15, ASKATASUNAREN EGUNA
“824-2024 Nafarroa, euskaldunon estatua”
Duela 1200 urte, Eneko Arista Iruñeko erresumako buruzagi izendatua izan zen; gure ezaugarri nazionalen garapena eta iraupena ziurtatzeko lehen egitura politiko estandarizatua sortu genuen.
Urtero bezala, ekitaldi politiko indartsua antolatu du aurten Orreagak Pasai Donibanen.
Bosgarren hizlariak subjektu politikoa izan zuen hizpide. Subjektu politikoaren erabakimena estatu frantsesak edo espainiarrak daukatela egunero gogorarazten ahalegintzen dira, besterik ez balego bezala. Hemen, ordea, bada beste subjektu bat: geu, euskal herria. Existituko ez bagina, ez genuke inolako eskubiderik izango, baina bagara, hortaz, geuri dagokigu erabakimena, geure buruaren defentsa eta askatasuna.
Hemen irakur dezakezue bosgarren hitzaldia bere osotasunean:
https://www.orreagataldea.com/wp-content/uploads/2024/11/2024_08_15_hitzaldia05_subjektuaz-1.pdf