GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA: 2024KO UDAZKENA (2. hitzaldia)
Astearte honetan, azaroak 5, izango dugu Galdakaoko udazkeneko bigarren hitzaldia: “824-2024 Eneko Aritza eta estatu baten sendotzea: testuingurua eta ondorioak“.
Aurten 1200 urte betetzen dira Eneko Aritza nafarren errege izendatua izan zenetik eta inork gutxik gogoratu eta gogorarazi badu ere, lau haizetara zabaldu beharreko ospakizuna izan beharko luke euskaldunontzat gertakari hark. Zergatik? Ba al du horrek garrantzirik egun? Horiek izango dira, hain zuzen ere, Oliber Foix-ek bere hitzaldian erantzungo dituen galderetako batzuk, beste hainbesteren artean.