Skip to main content
Artikuluak

POESIA POLITIKOA (i)

By 4 azaroa, 2021No Comments

Ondorengo bertso sorta 2021eko Askatasunaren egunean, abuztuaren 15ean, Pasai Donibanen eskainitakoa da. Poema politikoa dela esan dezakegu edo egia biribila errimaz janztea ere bai.

 

EGUN ON, LAGUNAK!

Aurten ere heldu zaigu abuztuaren 15a eta Orreagak egin du DEIALDIA,

Urteetako usadioari jarraituz, Pasaian gara elkartu errepasatzeko gure HISTORIA.

Eskerrak zuri, ikusle lagun MAITIA,

Gaur Pasaiara etorrita, erakusten duzu ez duzula salgai ABERRIA

Ta landatu nahi duzula independentziaren HAZIA.

 

Garaipen militar bat dugu elkartzeko AITZAKIA,

778. urteko Orreagako bataila, ALEGIA.

Iruñea suntsituta, etxera bueltan zihoazen Karlomagno eta haren ejertzito IZUGARRIA,

Ibañetan jaso zuten herri oso baten JUSTIZIA.

Oraindik entzun daitekeen askatasun GARRASIA.

 

Egun hartan ulertu zuten gure arbasoek politikaren ESENTZIA,

Elkartu, antolatu eta monopolizatu BIOLENTZIA,

Ehun urtera hartu zuten autodeterminatzeko ERABAKIA.

Nafar erreinuak zuen ikusi EGUZKIA,

Ta gure herriak ezagutu zuen DEMOKRAZIA.

 

Zoritxarrez, zazpi menderen bueltan heldu zitzaigun MINBIZIA,

Burdin eta berunean oinarritutako DIPLOMAZIA,

gaztelarren esku galdu genuen gure INDEPENDENTZIA,

Harrezkero dago gure herria bitan EBAKIA,

Zapaltzen artistak baitira España zein FRANTZIA.

 

Jakin nahi duenari EGIA,

historiak ematen omen dio zer IKASIA,

Egin dezagun, bada, gaur egunera JAUZIA,

Nahiz eta izango den agian oso MINGARRIA.

zein da gaur egun dugun egoeraren DIAGNOSIA?

 

Etsaiaren sisteman erraietaraino sartuta dagoen SASIABANGOARDIA,

Noizbait jakin izan badute, ahaztu dute zer den DESOBEDIENTZIA,

Askatasun grina dute AHANTZIA,

Ta onartu dute zapaltzaileen ARAUDIA,

hauteskunde, auzitegi, parlamentu ta POLIZIA.

 

Sartu nahi digute ZIRIA,

eraiki behar omen dugu bizikidetzaren aldeko ZUBIA,

ta elkarrekin bozkatuz berreskuratu nahi dituzte bakea, demokrazia ta IRRIA.

Zenbat LELOKERIA!

Utzi dezatela bakean gure HERRIA!

 

Utz dezagun alde batera horien DEMAGOGIA,

Eta egin dezagun APOLOGIA,

Borroka demokratikoa baita GURIA,

Zapalduta bizi garen herriok beti dugulako alde ARRAZOIA,

politikari merkeek soilIk galtzen uzten duten OPARIA.

 

Bortxaren bitartez izan zenetik gure herria ISILARAZIA,

Arazo politikoan estaldu ziguten BIZIA,

Nahi ta nahi ez, irtenbide politiko batek ekarriko du ALTERNANTZIA,

Jarri beharko dugu orduan politikan ENFASIA,

Herria, Lidergoa ta Estrategia, politikan sakratua den HIRUKIA.

 

Herria, etengabeko EMARIA

Aseezina du askatasun EGARRIA,

bizirik dirauen bitartean ez dira faltako indarra ta AUSARDIA,

badugu askatasuna eraikitzeko paregabeko OINARRIA.

Herriaren alde egiten ez duen oro izan bedi DEITORAGARRIA.

 

Zoritxarrez, metatzen ez den indarrak laster izango du JAIA,

beharrezkoa baitu BABESTOKIA,

ez izateko DESAGERRARAZIA,

Horri deitzen zaio politikan ESTRATEGIA,

Herriaren indarrari ematen diona EFIKAZIA.

 

Burdiek beharrezkoa duten moduan GIDARIA,

Estrategiak beharrezkoa du lidergo EGOKIA.

Zein da ba lidergoaren DEFINIZIOA?

Indar erlazioak aldatzeko eman beharreko pausoak definitzeko ABILEZIA

duen estratega ta POLITIKARIA.

 

Bukatzera noa nire interbentzio TXIKIA,

Ezin egin, ordea, gogoratu gabe Iñaki Aginaga politikari HANDIA,

Noizbait irabazten badugu askatasunaren AUZIA,

Merezi duen lekua izango duen pentsalari BISIONARIA,

Gugan bego haren memoria, dagoen moduan haren IDEOLOGIA.

 

Lagunak, entzun dezatela gogor gure orro BEREZIA,

Astinduko duena inperialismoaren HARRESIA,

Jakin dezatela ez dugula borrokatu gabe itzaltzen utziko askatasunaren ARGIA

Presente eta bizi-bizirik dagoela ERRESISTENTZIA.

Eutsi gogor ta Gora EUSKAL HERRIA!