AGUR ETA OHORE, KEPA
Kepa Anabitarte joan zaigu, hutsune eta min arrastoa utzita Orreagako kideon artean.
Pasaiako Trintxerpe auzoan jaioa (1934), abertzaletasunak bultzatu zuen langile borrokara. Borroka nazionala eta soziala uztartu zituen; ezin bestela izan jaioterriko langile giroa arnastuta. Bizitza profesionalean ere Euskal Herriaren askatasuna izan zuen ardatz.
Senez eta buruz aritu zen, nekagaitz, etsai inperialisten amarruetan galdu gabe. Militante, eragile, ekintzaile. Zail zen hura hizketan entzunda, ekintzailetzan eta herrigintzan buru-belarri murgildu gabe geratzea.
Euskal Herriaren askatasunerako grina eta ideologia transmititzen eta zabaltzen egindako lanagatik, mila esker.
Mina min, orain ere zure arrastoak indarrez dakar askatasun usaina.
Altxa! Agur eta ohore gizon handiari,
