AGUR ETA OHORE, JOSEBA
Hutsune eta min handia sentitu dugu Orreagako kideok: Joseba Ariznabarreta joan zaigu.
Eguzkiaren argitan erraz ikus daiteke tontorrerako bidea. Behe-lainoa sartzen denean, baina, zail bilakatzen da ber-bertan daukagun aterpea ere aurkitzea. Gutxi izan dira arerio inperialisten amarruetan galdu ez diren abertzaleak; zeu izan zara horietako bat.
Gai izan zara amarruei antzeman eta gure herriaren egoeran eta etorkizunean giltzarri diren gai politiko sakonak eta korapilatsuak erraz azaltzeko, umiltasunez eta eskuzabaltasunez.
Bizitza osoan zehar Euskal Herriaren askatasunerako grina eta ideologia transmititzen eta zabaltzen egindako lanagatik, eskerrik asko.
Argi eta babes izan zaitugu laino behera itxian, eta zure argitan jarraikiko gatzaizkio bideari askatasuneraino.
Agur eta ohore, Joseba
