GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA: 2024KO UDAZKENA (3. hitzaldia)
Azaroaren 12an, astearte honetan alegia, udazkeneko hirugarren hitzaldia izango dugu: “Euskal gizabidea XX. mendean barrena”. Euskal gizabideari edo humanismoari buruzko gogoetak partekatuko dituena filosofian aditua den Jon Mentxakatorre galdakoztarra izango da.
Horretarako, kate bereko hiru begi legez, elkarrekin lotzen diren hiru pentsalari eta kulturgile izango ditu hizpide: Joxe Migel Barandiaran (1889-1991), Jose Maria Arizmendiarrieta (1915-1976) eta Joxe Azurmendi (1941-).
Zeu ere espero zaitugu gogoetak partekatzeko!