ABUZTUAK 15, ASKATASUNAREN EGUNA
“824-2024 Nafarroa, euskaldunon estatua”
Duela 1200 urte, Eneko Arista Iruñeko erresumako buruzagi izendatua izan zen; gure ezaugarri nazionalen garapena eta iraupena ziurtatzeko lehen egitura politiko estandarizatua sortu genuen.
Urtero bezala, ekitaldi politiko indartsua antolatu du aurten Orreagak Pasai Donibanen.
Hona hemen hirugarren hizlariaren azken hitzak:
“Aztertu ditzagun independentzia lortu duten estatuen estrategiak, ikasi haiek egindako prozesuetatik. Erresistentzia batu, indarra batu, zapalkuntzaren kontzientzia zabaldu, askapenerako politika behar dugu herriari begira eta herritik sortua.
Errobiren kantak dioen moduan, gure lurrean gu nagusi izan arte.”
Eta hementxe daukazue hirugarren hitzaldia osorik: “Zertan dabiltza euskal politikariak deitzen diren horiek?”