Skip to main content
Ekitaldiak

ABUZTUAK 15, ASKATASUNAREN EGUNA (2)

By 12 urria, 2024No Comments

ABUZTUAK 15, ASKATASUNAREN EGUNA (2)

“824-2024 Nafarroa, euskaldunon estatua”

Duela 1200 urte, Eneko Arista Iruñeko erresumako buruzagi izendatua izan zen; gure ezaugarri nazionalen garapena eta iraupena ziurtatzeko lehen egitura politiko estandarizatua sortu genuen.

Urtero bezala, ekitaldi politiko indartsua antolatu du aurten Orreagak Pasai Donibanen.

Ez da ohikoa han entzundako mezu politikoa egunerokoan entzutea, mezu politiko argia eta indartsua izan baitzen karpapean esandakoa.

Herri honekin zer egin duten azaldu zigun bere hitzaldian bigarren hizlariak: okupazioa, kolonizazioa eta gure estatuaren desegitea.

Hona hemen haren hitzaldiaren lehen paragrafoa:

Gaur egun kolonialismo hitza oso gutxi entzuten den kontzeptua da. Kolonialismo hitza erabiltzen denean, garai historiko konkretu bati egiten zaion erreferentzia dela dirudi, eta ez da kasualitatea. Kolonialismo hitza ez erabiltzea okupatua dagoen eta hiltzear dagoen herri baten ezaugarri bat da. Ez du bere egoera larria ikusteko gaitasunik, eta etsaiaren zapalkuntza egoera normalizatutzat hartzen du. Baina zer da kolonialismoa?

https://www.orreagataldea.com/wp-content/uploads/2024/10/2024_08_15_hitzaldia02_Okupazioa-kolonizazioa-eta-gure-estatuaren-desegitea-1.pdf