Skip to main content
Artikuluak

“Estatus Berria” deiturikoari buruz

By 24 uztaila, 2021No Comments

Euskal Herriaren errealitate nazionalaren zein estatalaren etengabeko kontzientzia eta defentsa erakusten edo bultzatzen duen oro, okupazio militarraren menpe egonda ere, espainiar eta frantziar nazionalismo inperialistek jasan ezin dezaketen gauza da, eta, ondorioz, ezkutatu beharrekoa.

“Estatus Berria” deiturikoa errealitate hori ezkutatzeko katearen beste maila bat da.

Historikoki gure herriak eta Estatuak jasan dituzten gutxiespen-kanpaina eta erasoen aurrean (espainiar/frantziar nazionalismo inperialistek eginikoak herrialde honetako kolaboratzaile askoren bitartez), irmo jarraituko dugu Euskal Herriaren independentziarako, erabaki askerako edo autodeterminaziorako eskubidearen defentsan, bai eta gure Herriak inoiz uko egin ez dion Estatu historikoaren jarraipenaren eta gaurkotasunaren aldarrikapenean ere.

Iruñea 2021.07.24