Jokoan dagoena arazo nazionala denean, Espainiako eskuinak eta ezkerrak beti izan dira erabat ados; helburua beti izan da gure herria desagerraraztea.
Espainia, gobernatzen duenak gobernatzen duela, monarkia ala errepublika, estatu inperialista bat da; gure herria menderatua eta zatitua dauka. Mendeak dira inbaditu gintuela, eta gaur inbadituak segitzen dugu.
Francoren aurreko errepublikan ez zegoen demokraziarik; frankismoan eta “trantsizioa” deitzen duten bigarren frankismoan ere ez daukagu askatasunik, ez dago demokraziarik.
Euskaldunok ez dugu zer ospatu Espainiako errepublikaren egunean. Espainiako errepublika Espainiako monarkia bezain zapaltzailea da.
Gure askatasun nazionala berreskuratu behar dugu, bahitua dagoen gure Estatua berrezarri, eta euskal herriak erabakiko du zein gobernu mota ezarri; azken finean, aukeratzen den gobernatzeko sistema aukeratzen dela, demokratikoa beharko du izan, botereak gure herriaren esku egon beharko du.