PDF formatuan deskargatzeko_klikatu hemen
Ez dira gauza bera sezesionatu eta askatu,
ez direnez gauza bera elkartu eta menderatu.
Hitzak hitz, merezi ote du pentsatzeak?
Ba ote du zentzurik horretan tematzeak?
Bien helmuga independentzia izanik,
izango da ezetz pentsatzen duenik
Bestelakoa da baina gure ustea,
eta hobe dugu gauzak argi uztea.
Gu ez gara estaturik gabeko nazioa,
baizik eta herri bat, sufritzen duena okupazioa
Euskal Herriak badu bere estatua,
Nafarroako erresuma ez baita izan sekula ukatua
Estatu hura ez zitzaien beste batzuei batu,
bortxaz zuten beste bik azpiratu.
Torturak, bortxaketak, erailketak, kanporaketak
hizkuntzaren debekua edo ondasunen lapurretak
Fusilamenduak, gartzela, bahiketak,
kontzentrazio eremuak eta bonbaketak
Umilatzeak, hotza, gosea
Hori dena gure balantzea
Horra bakezale demokraten ekintzak,
hitz egiten hasi aurreko baldintzak
Ezinezkoa da gaur egungo egoera ulertzea
eta sufrimendu hori aintzat ez hartzea
Ankerkeria guzti horiei esker
agintzen dute egun, eskuin eta ezker
Odolez lepo zikinduriko instituzioak
geureak suntsitu eta gero jarritakoak
Gizateriaren eta bakearen aurkako krimenak,
bizkar gainean daramatzatenak
Ezer ez da kasualitatea
dena kausalitatea
Basakeria guzti haiek presente diraute
egungo indar harremanek zimenduak han dauzkate
Ez da gaur egungo egoera ulertzerik
beste alde batera begiraturik
Krimen haiek determinatu zuten egungo egoera
Hori ahaztea litzateke gure akabera
Eta krimen haien kondena sinesgarria izan dadin
oso erreza dute: pilatutako botereari uko egin
Baina halakorik ez dugunez itxaroten
jar gaitezen geure buruari begiratzen
Badira gure artean beste iritzi bat dutenak
eta behin eta berriz esaten digutenak:
Ahaztu gertatutakoa, hura pasa zen!
Hobe dugu hasi biharkoan pentsatzen
Iragana alboratu eta egungoari soilik erreparatu
amarru krudelagorik nekez ahal zen asmatu
Erabakitzeko eskubidea bezala aurkezten digute,
omen dituena hamaika abantaila eta bertute
“Demokrazian sakondu” behar omen dugu
Demokraziatan bizi gaituzte orduan? Inozoak gu…
Ba barka baino ez! Gure herria ez dago salgai
Gure askatasuna ez dago bozkagai
Aske izateko jaio ginen,
aske izateko sortu gintuzten
Izan zirelako gara,
eta garelako izango dira
Arazoa oso xinplea da, ez gaitzatela engaina
izena du Frantzia, izena du España
Euskaldunok ez dizuegu ematen ameto
Baldintzarik gabe ospa! Gaur bihar baino hobeto
Ez dugu jarraitu nahi maizter gure etxean
Utz gaitzazue behingoz bakean
Guk autodeterminazioa, erresistentzia
nazio-askapena, independentzia
Testu hau 2020ko Askatasunaren egunean, abuztuaren 15ean, Pasai Donibanen emandako hitzaldia da.